2023/05/26ko prentsa-oharra
IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN GASTU ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA. 2021
Ikasleko irakaskuntzako gastua Euskal AEko ikastetxe publikoetan % 13,6 handitu da 2017/18 eta 2020/21 ikasturteen artean
2020/21 ikasturtean, irakaskuntza publikoetako gastu osoa 2.222 milioi eurokoa izan da
Ikastetxe publikoetan, ikasleko irakaskuntza-gastua 6.795 eurokoa da, 2020-2021 ikasturtean; alegia, % 13,6ko igoera egon da 2017-2018 ikasturtearen aldean, Eustaten datuen arabera. Irakaskuntzako gastuaren zenbateko osoa 2.038 milioi eurokoa da, eta % 11,5eko hazkuntza izan da. Gastu horrez gainera, jarduera eta zerbitzu osagarriena eta kapitalena ere kontuan hartzen baditugu, gastu osoa 2.222 milioi eurokoa da.
Ikastetxe publikoetako gastuaren zati handiena, % 96,5, jarduera arruntak ordaintzera bideratzen da, eta gainerakoa, % 3,5a, inbertsioetara. Bestalde, gastu arrunta, 2.145 milioi euro honela banatzen da: % 95, irakaskuntzara bideratzen da zuzenean, eta kapitulu esanguratsuena pertsonalaren gastuena da, % 91,5 baitagokio epigrafe horri; % 4,2 jantokiko eta eskola-garraioko zerbitzu osagarrietara bideratzen da, nagusiki.
Emandako irakaskuntza-motaren arabera, unibertsitatearen aurreko erregimen orokorreko irakaskuntza-mailak ematen dituzten ikastetxeei gastu osoaren % 75,3 dagokie, eta unibertsitateari % 19,6, eta erregimen bereziko irakaskuntza-zentroei (artistikoak) gainerako % 5,1a. Ez da desberdintasun esanguratsurik antzematen 2020/21 ikasturte honen eta aurrekoen artean.
Ikastetxe publikoetan, eskola-unitateko irakaskuntza-gastuak, Haur Hezkuntzan, 112.570 €-koak dira, eta Lehen Hezkuntzan, 103.764€-koak. Erdi-mailako irakaskuntzetan, 152.127 €-koak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 208.902 €-koak Batxilergoan eta 176.307 €-koak eta 172.208 €-koak erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketan, hurrenez hurren.
Ikasleko irakaskuntza-gastuak 7.589 €-koak dira Haur Hezkuntzan, eta, Lehen Hezkuntzan, 6.561 €-koak. Erdi-mailako irakaskuntzetan, 8.733 €-koak dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 8.582 €-koak Batxilergoan eta 9.791 €-koak eta 8.788 €-koak erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketan, hurrenez hurren. Arte-irakaskuntzetan, Hizkuntzak, Musika, Dantza eta Arteak eta Ogibideak sartzen dira, eta gastu horiek 2.181 €-koak dira ikasleko. Azkenik, unibertsitate-irakaskuntzan, ikasleko gastua 8.400 €-koa da.
Unitateko irakaskuntza-gastuak % 13,5 hazi dira 2020-2021 ikasturtean, 2017-2018 ikasturtearen aldean, ikasleko irakaskuntza-gastuen hazkuntza ia bera, % 13,6 egin baitute gora. Azken horiek, gainera, unibertsitate- eta arte-ikasketak barne hartzen dituzte, eta unitateko gastua unibertsitatearen aurreko mailen erregimen orokorreko ikasketetarako baino ez da kalkulatzen.
Ikasleko irakaskuntza-gastua nabarmen hazi da Haur Hezkuntzan (% 27,3), eta Lehen Hezkuntzan % 15,4 hazi da, DBHn % 12,4 eta Batxilergoan % 2,9; % 6,3 jaitsi da, berriz, erdi-mailako Lanbide Heziketan. Goi-mailako Lanbide Heziketan ikasleko gastua ere handitu da, % 2,4, eta goi-mailako ikasketetan, berriz, nahiko egonkor mantentzen da (–% 0,3). Arte-irakaskuntzetan, ikasleko irakaskuntza-gastuak % 42,6 egin du gora ikasturte honetan, 2017/18 ikasturtearekin alderatuta.
2020-2021 ikasturtean, ikastetxe publikoen sarrera osoa 2.252 milioi eurokoa izan da; % 96,3 sarrera arruntari dagokio eta % 3,7, kapital-sarrerari. Sarrera arruntaren osagai nagusiak dirulaguntza publikoak dira, guztizkoaren % 94,1. Iturri pribatuei % 5,7 dagokie, nagusiki irakaskuntza-kuoten (% 2,4) eta jarduera eta zerbitzu osagarrien (% 2,6) bidez.
Irakaskuntza publikoaren gastu-kontzeptu nagusiak. 2011-2021
| | 2011/12 | 2014/15 | 2017/18 | 2020/21 | Aldakuntza 2020/21 - 2017/18 (%) |
| Guztizko gastua (milioi euro) | 1.854 | 1.946 | 2.061 | 2.222 | 7,8 |
| Irakaskuntza-gastua (milioi eurotan) | 1.558 | 1.707 | 1.828 | 2.038 | 11,5 |
| Irakaskuntza-gastua ikasleko (eurotan) | 5.109 | 5.443 | 5.979 | 6.795 | 13,6 |
| Irakaskuntza-gastua unitateko (eurotan) (1) | 96.181 | 106.833 | 112.733 | 127.915 | 13,5 |
(1)Adierazle haui unibertsitatearen aurreko mailei dagokie soilik
Data 2023ko Maiatzaren 26a
Iturria: Eustat. Irakaskuntza Publikoaren Gastu eta Finantzaketaren Estatistika
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.esTel.: 945 01 75 62